2014/05/02 22:00

'Divenire': Logela Multimendiaren irudiek eta soinuek lagunduriko dantza

'Divenire': Logela Multimendiaren irudiek eta soinuek lagunduriko dantza
Arriola antzokian, Elorrio
Maiatzaren 1ean, 20:00etan, Durangoko San Agustin kulturgunean; eta, hurrengo egunean, 22:00etan, Elorrioko Arriola antzokian eskainiko dute Logela Multimedia eta Circle Of Trust taldeek 'Divenire' dantza ikuskizuna. Elorrioko Logela Multimedia eta Zaragozako Circle Of Trust taldearen elkarlanetik sortutako hirugarren ikuskizuna da Divenire. Ekoizpen honetarako, gainera, lehenengoz, Jordi Vilaseca koreografoaren zuzendaritza artistikoagaz jardun dira sorkuntza prozesuan. Logelako sortzaileen berbetan, “nabari da Vilasecaren ukitua azken emaitzan: batetik, ideiak gehiago ordenatu ditugu bere parte-hartzeari esker, eta, bestetik, garaikidetasun kutsu handiagoa eman diogu lan honi”.
Hizkuntza: Euskara
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!