Maiatzaren 1erako mobilizazioak deitu dituzte Durangaldean

Anboto 2014ko api. 30a, 15:35

LAB sindikatuak manifestazioa deitu du biharko Durangon, 12:00etan irtengo da manifestazioa udaletxe aurreko plazatik. Zornotzan, Zornotza Eraldatuz Herri Ekimenak, 18:00etarako deitu du manifestazioa, Zelaieta parketik.

Murrizketen kontrako aldarrikapen eguna izango da biharkoa. LABek kotxe karabanak antolatu ditu goizerako. Zornotzan (LIDLeko aparkalekutik) eta Elorrion (merkadilloko aparkalekutik) egingo dituzte,  08:30ean. Durangon, bestalde, manifestazioa egingo dute eguerdiko 12:00etan, udaletxe aurreko plazatik abiatuta.

Zornotzan, Zornotza Eraldatuz Herri Ekimenak arratsalderako antolatu du manifestazioa. Prekarietateari, murrizketei, langabeziari, pobreziari.... AURRE EGIN!! lelopean.

Bestalde, LABek, ELAk, CCOOk eta UGT sindikatuek manifestazioak deitu dituzte Bilbon. Bilbon manifestazioak egingo dituzte. LABek 12:00etan hasiko du Zabalburun. ELAk 11:30ean hasiko du berea Kale Nagusian hasiko du. UGTk eta CCOOk batera ekingo diote manifestazioari, 11:30ean Jesusen Bihotzean.

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!