Nazio mailako mobilizazioa egingo du zapatuan Bilbon Ernai gazte erakundeak, prekarietatearen aurka eta burujabetzaren alde. Manifestakzioa deitu diote, eta 17.30ean hasiko da Deustuko zubian. Durangon deialdiagaz bat egin dute hainbat gaztek, eta mobilizaziora batera joateko gonbita egin dute; 15.30ean geratu dira tren geltokian.
Gazteak “prekarietate basatienera kondenatuta” daudela uste du Ernaik. Sistema kapitalista eraldatu behar dela dio, eta hori norbere baitatik hasten dela: “Burugabe nahi gaituzte, baina ezin diegu txontxongiloak bagina bezala erabiltzen utzi. Gazteok geure erabakien jabe izan behar dugu, geure bizien jabe, burujabe!”.
Deialdiagaz lotuta, bideo bat landu dute.