Txanponaren beste aldea Mallabia da; itxaropen handiekin hasi zen, baina etengabeko krisian murgilduta, jaitsiera ziurtatuta du, bai sailkapenak horrela agintzen duelako, bai mailari uko egingo diolako.
Presion Break-ek igoerako tokia berreskuratu du Maila Gorenean; berriztarrei txiki geratzen zaie kategoria hori. Elorrio B eta Sapuberri oso denboraldi ona osatzen dabiltza. Behetik Sasikoa B eta Kurutziaga jaitsiera postuak saihestu guran dabiltza. Lehen Erregionalean ez dugu igoerarik izango; Dantzarik eta Abadiñok sailkapenaren erditik gora amaituko dute, eta Elorrio C-k azkenera arte borroka egin beharko du behealdetik ihes egiteko. Elorrixo Txiki eta Mallabia B igoera fasean daude, Bigarren Erregionaleko aurreneko toki bietan sailkatu ondoren. Racing Tolostok, Gu Lagunakek, Presion B-k eta Menbibeltzek maila berean jarraituko dute.
Gazte mailan Elorriok eta Sasikoak igotzeko aukerak dituzte. Emakumeetan, aldiz, Sasikoa oso denboraldi duina osatzen dabil. Azkenik, Mallabiko kadeteak ere denboraldi ona egiten dabiltza debuteko urtean.