Ibaizabal Taldeko kaleratuak mobilizazioak egiten dabiltza

Anboto 2014ko apirilaren 24a

CCOOk Ibaizabal Taldean gertatu diren kaleratzeak kritikatu ditu. Dioenez, hilabetean langile bi kaleratu dituzte. Azken urtean, berriz, hamar kaleratze izan direla gogora ekarri du. “Kostuak bajatu gura dituzte, lanaldiak eta soldatak murriztuta”.

 

Enpresak kaleratutakoekin adostutako kalte-ordainak ordaintzeari utzi diola gaineratu du sindikatuak. Sindikatuaren arabera, “langileekin bi hilabeteko zorra dute”. CCOOk barikuro elkarretaratzeara deitzen du Durangoko egoitza nagusiaren aurrean, “egoera salatzeko”.

Guztira 40 langile daude Ibaizabal taldeko Caldereria Abadiano eta Transformados Ibaizabal (Durango) enpresetan lanean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!