Andina Pereiraren hilketa salatzeko elkarretaratzeak Durangon eta Elorrion

Anboto 2014ko mar. 19a, 16:00

Durangon Bilgune eta Txoko Feministak Ezkurdin biltzeko deia egin dute, gaur, 20:00etan. Elorrioko Txoko Feministak plazan deitu du elkarretaratzea, 20:00etarako.

 

Andina Pereira 35 urteko emakumea herenegun hil zuten Mungian, bere etxean, itota. Arratsaldean, Ertzaintzak Pereiraren bikote ohia atxilotu zuen ustezko hiltzaile moduan. Epailearen aurretik pasatu eta gero Basauriko kartzelan espetxeratu dute. Genero indarkeria dela-eta lau aldiz inputatua egon da. Pereira brasildarra zen jaiotzez eta bi seme-alaba zituen, 10 eta 14 urtekoak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!