ADI osagaietan izandako garapena aztertuko ditu IK4-Azterlan zentroan

Anboto 2014ko martxoaren 18a

'ADI osagaietan azken garapen eta aplikazioak' izenburupean zabalkunde teknologikorako jardunaldia antolatu dute IK4-Azterlan ikerketa zentroan. Lekua mugatua da eta 50 euro ordaindu beharko dira izena ematerakoan.

 

 

Durangaldeko Lehiakortasun Poloaren ordezkari moduan Anton Gorriñok jardungo du eta IK4-Azterlan ikerketa zentroko kide moduan Garikoitz Artolak eta Ibai Gallasteguik. ADI Treatments Ltd (Erresuma Batua) enpresako Zuzendari Tekniko  Arron Rimmer-ek eta Etxe-Tar S.A. enpresako Patxi Samaniegok ere jardungo dute hizlari moduan. Jardunaldia, martxoaren 19an, eguaztenean, izango da 15:30etik 18:30era.

 

Galdaketa tekniko eta espezialistei, material-, ekipamendu-, eta lehengai -hornitzaile diren enpresei, eta, tratamendu termiko eta mekanizazio tailerrei zuzendutako jardunaldia da. Baita diseinu-ingieneritzari, osagai burdinurtuen kontsumitzaileei, zentro teknologikoei eta unibertsitateei ere.

 

ADI osagaien garapenagaz lotutako hainbat esperientzi emango dituzte jakitera jardunalduan, bai tratamendu teknologien ikuspuntutik bai aplikazio berri eta etorkizuneko aukeren ikuspegitik. Mekanizazio operazioak ere aztertuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!