Udaltzainburu berriagaz, "garai berri bat" hasiko dela dio Jose Luis Navarro alkateak

Anboto 2014ko mar. 14a, 14:04

Oharra zabaldu du Abadiñoko Udaleko gobernu taldeak komunikabideetara, udaltzainburu berria lanean hasia dela jakitera emateko. Bere etorrerarekin Abadiñoko udaltzaingoari "bultzada bat" eman nahi diotela iragarri du Jose Luis Navarro alkateak.

 

Jose Luis Navarro alkateak esan duenez, udaltzainburu berriagaz, "koordinazioa hobetu gura dugu, herritarrek senti dezaten polizia hurbila dela eta bere lana egiteko ondo prestatua".

Gobernu taldeak ohar horretan jakitera eman duenez, deialdialdi publikoa gainditu ondoren zerbitzuaren araberako komisioan hasi da udaltzainburu berria beharrean.

Udaltzaingoaren arduradun berria aurretik Bilboko udaltzaingoan aritutakoa dela eman du gobernu taldeak jakitera, eta azpimarratu du hango unitate guztietan aritua dela: "Gure ardura izan da postu hori beteko duen lagunak izan dezala behar besteko esperientzia eta gogo Abadiñoko udaltzaingoa garai berri batean sarrarazteko". Alkateak azpimarratu duenez, "udaltzainek lan ona egin dute orain arte, baina hobea egin dezakete egoki zuzenduta badaude".

Egoitza berrian

Abadiñoko Udalaren Astolako biltegia moldatzeko 42.000 euroko aurrekontuko lanak egin ostean, egoitza berri horretan dihardutela udaltzainek ere azaldu dute ohar horretan. Bulego bat, bilera gela, komunak eta aldagelak egokitu dizkiete lokal horretan. Herritarren arretarako bulegoa, baina, udaletxeko beheko soilairuan mantenduko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!