Berbaro taldearen esperientzia bertatik bertara ezagutu du Celtic Neighbours elkarteak

Anboto 2014ko martxoaren 13a

'Anboto’ astekariaren, Berbaro euskara elkartearen eta Plateruena Kafe Antzokiaren berri jaso du Celtic Neighbours elkarteko Meic Llewllyn galestarrak, eta zelten esperientzia partekatu du.

 

Irlandan, Galesen eta Eskozian kultura eta hizkuntza gaelikoa sustatzeko eta bultzatzeko lanean dihardu Celtic Neighbours elkarteak.

Bertako ordezkari bat Durangaldeko euskalgintzaren jarduna bertatik bertara ezagutzera etorri da, gaur. ‘Anboto’ astekariaren, Berbaro euskara elkartearen eta Plateruena Kafe Antzokiaren berri jaso du Meic Llewllyn galestarrak, eta zelten esperientzia partekatu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!