Bizikleta tolesgarriekin Bilbao-Bilbao martxa egingo dute

Anboto 2014ko mar. 13a, 09:59

Brompton bizikleta tolesgarrien gainean Bilbao-Bilbao 115 kilometroko martxa zikloturista egingo du domekan Durangaldeko talde batek.

 

Durangoko Bizibike dendaren ekimena da. Bizikleta zale talde bat batu eta 115 kilometro dituen martxa Brompton bizikleta tolesgarriekin osatu gura dute. Bizikleta tolesgarriak ibilbide luzeetarako ere baliagarriak direla erakutsi gura dute horrela. Domekako martxa 8:00etan hasiko da eta parte hartzaileak Plentzia, Sondika eta Mungiatik ibiliko dira, 13:00 inguruan Bilbon helmugaratu arte.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!