Askotariko eragile sozialek eta sindikatuek antolatu dute martxa hau. Ermuan hasi, Zaldibar, Berriz eta Abadiño zeharkatu eta, 16:30ean, Iurretara heldu da gaur. 17:00etan kontzentrazioa egin dute Durangoko Ezkurdi plazan. Handik Zornotzara joango dira eta, 19:30ean manifestazioa abiatuko dute Zelaieta parketik.
Bihar Gernikatik Bermeora arteko bidea egingo dute. Gaur hasitako martxa martxoaren 20an Iruñean amaituko dute manifestazio eta amaiera ekitaldiekin. Martxa amaitu eta bi egunetara, martxoaren 22an, Gune Plataforma Madrilen izango da duintasunaren alde burutuko den manifestazioan.