San Jose Jesuitak ikastetxea, RetoAlcoa proiektuko finalista

Anboto 2014ko mar. 11a, 10:22

Gazteen artean ekintzaile sena sustatu gura duen egitasmoan 241 taldek parte hartu dute. Durangoko San Jose Jesuitak ikastetxeko Janzia taldekoek finala jokatuko dute apirilaren 10ean, Madrilen.

 

Durangoko San Jose Jesuitak ikastetxeko Janzia taldea RetoAlcoa hezkuntza programako finalista geratu da. Aurten 12. aldia duen egitasmoan 241 taldek eta 700 ikaslek parte hartu dute, 16 eta 24 urte artekoak. Programa internet bidez garatu da. Lau hilez proiektu baten garapen osoa diseinatu dute taldeko ikasleek. Bizkaiko hainbat taldegaz batera, Alacant, Asturias eta Galiziakoak heldu dira finalera. Finala apirilaren 10ean jokatuko dute Madrilen. Egun bat lehenago, apirilaren 9an, ‘Arrakastarako Gaitasunak’ izeneko mintegian parte hartuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!