Topaguneak, euskara elkarteen federazioak, sortu zituen tailer hauek eta Euskal Herri osoan zehar dihardue ematen tokian tokiko euskara elkarteen bitartez.
Zergaitik ez? tailerrek hiztunak hausnartuaraztea dute helburu, norbanakoaren joeraren eragin eta garrantziari buruz pentsarazi. "Izan ere, eguneroko egoeratan, erakunde publikoetan, merkataritza guneetan, ostalaritzan, eskolan edo inguruan, lanean, kalean... eguneroko bizitzan euskaldun askok gaztelaniaz (edo frantsesez) egiten dute lehenengo berba", azaldu dute amankomunazgoko ordezkariek.
Durangaldeko hamaika ikastetxetan emango dira tailerrak; guztira 24 talderi. Gehienak 4. DBHko ikasleei zuzendutakoak dira, baina, jantokiko begiraleei eta gurasoei zuzendutakoak ere izango dira, gaineratu dutenez.