A-8 autobidearebn lotunegaz hasten da Gerediaga-Elorrio errepide berria. Elorrioko mendebalderaino joango da eta, bertan, BI-632 errepideagaz lotuko dute. Horretarako lotune berri bat eraikiko dute. Horrela, Elorrioko saihesbideari emango zaio jarraipena. Guztira, 6,4 kilometroko luzera du eta, berezituta dauden bi erreiko galtzadak izango ditu ibilbide osoan. Bestalde, Abadiño eta Atxondotik sartzeko aukera zabalduko dute: lotune berria eraikiko dute Muntsaratz (Abadiño) auzoan, Elorrioko saihesbidea eta N-636 errepidea konektatzeko.
Gaztelua I eta II tunelek, hurrenez, hurren, 594 metro eta 1.141 metro dituzte. Bi tunel horien artean beste hirugarren bat be egingo dute, artifiziala izango dena, izen berekoa eta 216 metrokoa. Horrez gain, 95 metroko Atxondoko sasitunela ere badago aurrekusita. Joan zen ostegunean lehenengo tunelaren indusketa lanak hasi ziren, Gaztelua IIaren iparraldeko hegaldean, hain zuzen.
Gerediaga eta Elorrio arteko N-636 errepidearen alternatiba izangio denaren helburua Durangaldeari "gaitasun eta kalitate altuko komunikatzeko azpiegitura zuzkitzea da", nabarmendu dutenez. Baita bertako enpresen lehiakortasuna hobetzea, bideetako segurtasuna gehitzea, bidaia denboretan aurreztea lortzea, hiriguneetan zaratak murriztea eta emisio kutsatzaileen murrizketa lortzea ere. Gerediaga eta Elorrio arteko autobide berriak. Abadiño eta Atxondoko herriguneetako zarata eta zirkulazioa "arinduko" ditu eta, aldi berean, lagungarri izango da Durangon eta Elorrion ere. Gaur egun, 12.200 ibilgailuk zeharkatzen dituzte udalerri horiek, errepide berria izango dute alternatiba moduan.
Trafiko astuna azpimarratu dute. Errepide berriak "praktikan" zirkulazio hori irentsiko du. Izan be, zuzenean egingo du bat A-8 autobideagaz, iaz eraikitako Gerediagako sarbide berriaren bitartez. " Horrela, N-636 errepidean hainbeste diren semaforoak eta oinezkoentzako pasabideak ekidingo dira".