Atletismo pistako hobekuntza lanetarako 119.000 euro erabili dituzte

Anboto 2014ko otsailaren 19a

Durangoko atletismo pistako hobekuntza lanak amaitu ditu dagoeneko Durangaldeko Amankomunazgoak.

 

Kirol azpiegituraren sarbideak hobetzeko lanak dira amankomunazgoak garatutakoak. Era berean, sarbide-kontrol sistema berria jarri dute motordun tornuak erabilita. Atletismo pistak azken lan horietarako 119.000 euroko aurrekontua izan du Durangaldeko Amankomuanzgoak. Teilapea eta ate gidaridun berria ere jarri dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!