Ikastaro berrian apuntatzeko bide bi eman dituzte antolatzaileek. Batetik, 94 620 05 20 telefonora deitzea, eta bestetik, prevencion.mdurango@bizkaia.org helbidera idaztea. Otsailaren 17an hasita, hamar bat batzarretan parte hartzea eskatzen dute, eta talde bitan banatuta garatuko dituzte. Talde bakoitzean hamabost eta hogei lagunen artean egongo direla azaldu dute.
Joan zen urria eta abendua bitartean 33 lagunek jaso zuten ikastaroa, eta horri eskerrak 24k menpekotasuna gainditzea lortu dutela adierazi du Drogomenpekotasun Zerbitzuak. Partaide guztiek uste dute datozen sei hilabeteetan erretzeari utziko diotela.