Errepetizino Domeka ospatuko dute, bestalde, urtarrilaren 19an, Urkiolako Santutegian. Egun horretan, 12:00etan meza nagusia izango da, eta 13:00etan eta 18:00etan ere elizkizunak eskainiko dituzte.
Urteroko ohituran, bestalde, Abadiñoko dantzarien eta txistularien emanaldia izango da Urkiolan, etzi, eta San Anton eguneko errifaren zozketa ere egingo dute eguerdian.