Negura begirako ekitaldia da kontzientziazio kanpaina hori. Horrezaz gain, bestelako ekintzak be eratu dituzte, Bizkaiko Aldundiak azaldutakoaren arabera.
Horretara, urtarrilaren 19rako, domeka, ipuin-kontalaria antolatu dute. Naturara hurbiltzeko ipuinak izango dira ikusgai. Urtarrilaren 26an, berriz, naturako osagaiekin egindako esku-lanak landuko dira umeekin. Horrela jakine ragin du Aldundiak bere webgunean.
Otsailaren 9arako 'Goza ezazu naturaz' familientzako ginkana antolatuko dute Santutegi inguruan, eta, otsailaren 22an, gazta nola egiten den ikasteaz gainera bildots jaio berriak ikusiko dituzte.