Tren zerbitzu zuzenak ipini dituzte Durangotik Bilbora joateko

Anboto 2014ko urtarrilaren 9a

Joan zen martitzenetik aurrera zerbitzu berri bat eskaintzen hasi da Euskotren. Durango eta Bilbo artean, lanegunetan, tren zerbitzu zuzenak martxan daude goizez.

Bilbora joateko sei tren ipini dituzte ordu hauetan: 06:25, 06:55, 07:25, 07:55, 08:25 eta 08:55. Bilbotik etortzeko, ostera, hiru egongo dira ordutegi honegaz: 07:44, 08:14 eta 08:44. Bidean geratu barik, bidaia hamar minutu laburragoa da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!