Amankomunazgoak antolatu du topaketa. Ona Electro Erosión enpresako ordezkari batek euren enpresan egindakoa azalduko du.
Amankomunazgoak enpresetan euskara planak garatzeko erraztasunak eman gura ditu, eta horretarako antolatu du topaketa, informazioa emateko. Arloan eredu izan ahal diren enpresa biren ordezkariek parte hartuko dute aurkezpenean: Durangoko Ona Electro Erosión-ek eta Laudioko Gometegui-k. Durangoko enpresaren izenean Asier Garciak egingo du berba.
Topaketan parte hartu gura dutenek, 94 623 25 22 telefonora deitu edo euskera.mdurango@bizkaia.org helbidera idatzi ahal dute izena emateko.