Enpresetan hizkuntza kudeaketa hobetzeko topaketa antolatu dute

Anboto 2013ko abe. 11a, 08:30

\'Euskara enpresa munduan\' gai lez hartuta enpresa topaketa antolatu du Durangaldeko Amankomunazgoak. Abenduaren 12an,eguenean, izango da 09:00etan hasita. Durangaldeko Behargintzan izango da topaketa eta ONA Electro Erosión (Durango) eta Gometegui (Laudio) enpresek parte hartuko dute

\'Euskara enpresa munduan\' gai lez hartuta enpresa topaketa antolatu du Durangaldeko Amankomunazgoak. Abenduaren 12an,eguenean, izango da 09:00etan hasita. Durangaldeko Behargintzan izango da topaketa eta ONA Electro Erosión (Durango) eta Gometegui (Laudio) enpresek parte hartuko dute.

 

ONA Electro Erosión eta Gometegui enpresetako ordezkariek azaldutako esperientzien bitartez, hizkuntza kudeaketa egokiak enpresei dakarzkien onurak ezagutzeko aukera izango dute bertaratuko direnek. Euskara plan bat zer den eta horrek enpresa bateri zertan lagundu diezaiokeen azalduko dute. Gometegui enpresako gerente Asier Garcíak eta ONA enpresako zizendari komertzial Sergio Ruiz de Larreak euskara planak izango dituzte hizpide. Ondoren, euskara planak garatzeko bideak be azalduko dituzte. Galderak egiteko tartea etorriko da gero.

 

Interesa dutenek 94 623 25 22 telefono zenbakira deitu dezakete izena emateko, edota euskara.mdurango@bizkaia.org helbidera idatzi.

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!