Abenduaren 15ean finalean kantatuko duen zortzikotean Igor Elortza eta Unai Iturriaga durangarrak daude.
Finala jokatuko den toki berean, Barakaldoko BEC-en, Bertsolari Txapelketa Nagusiari buruzko xehetasunak eman dituzte gaur. Bertan izan dira txapelaren bila ibiliko diren zortzi protagonistak ere: Maialen Lujanbio gaur egungo txapelduna, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi eta Sustrai Colina.
Urtetan egin duen lan etengabe eta isilaren esker onez, Joanito Dorronsorok jantziko dio txapela Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldunari. Berea da, besteak beste, bertso doinutegi egitasmo erraldoia.
Informazioa: Bertsolarien datuak, finalean egin beharreko lana, txapeldunen historiala, ordutegia…