Edesako langileak Durangaldetik igaro dira

Anboto 2013ko abe. 3a, 15:30

Edesako 70 langileek Basauri eta Arrasate oinez lotzeko Martxa Urdina hasi dute gaur goizean. Durangaldetik igaro dira eta gaur Atxondon egingo dute lo, bihar goizean berriro Arrasaterantz abiatzeko.

Edesako 70 langileek Basauri eta Arrasate oinez lotzeko Martxa Urdina hasi dute gaur goizean. Durangaldetik igaro dira eta gaur Atxondon egingo dute lo, bihar goizean berriro Arrasaterantz abiatzeko.

 

Fagor Etxetresnen itxieraren ostean, ez zaielako irtenbiderik eman eta “baztertuta” sentitzen direlako dabiltza protesta martxa hori egiten. Eguerdian Durango erdialdetik igaro dira eta, 15:00etan, Abadiñon zeuden Elorriora bidean. Gaur, Atxondon, Axpeko ostatuan lo egingo dute. Bihar, 08:30ean, ekingo diote berriro bideari.

 

Bi eskari nagusi dituzte: beste lan bat ematea, bere sasoian Xabier Bengoetxea Fagor Etxetresnen presidenteak adierazi zuen moduan eta langabezia saria soldataren %80 arte osatzea.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!