Mobilizazio Eguna deitu du gaurko LABek

Anboto 2013ko aza. 28a, 12:58

Goizean kontzentrazioak egin dituzte Iurretako Lanbideren egoitza aurrean eta udaletxeetan. 19:00etan eskualde mailako manifestazioa egongo da Durangon

Goizean kontzentrazioak egin dituzte Iurretako Lanbideren egoitza aurrean eta udaletxeetan. 19:00etan eskualde mailako manifestazioa egongo da Durangon.

 

Enpleguaren eta negoziazio kolektiboaren defentsa egingo du gaur LAB sindikatuak kaleetan. Euskal Herri mailan deitutako Borroka Egunagaz bat egin, eta kontzentrazioak egin dituzte goizean Lanbiden eta udaletxeetan. Arratsaldeko 19:00etarako daukate hitzordu garrantzitsua: manifestazioa egingo dute Durangon, Andra Maritik hasita.

 

Gaurko mobilizazioak iragartzeko asanblada egin zuten LABeko 85 delegatuk duela aste bi. Bertan esan zuten, lan arazoa konpontzeko presioa egingo duen fronte sozial baten beharra dagoela. Durangaldean 6.680 lagun langabezian daudela eman zuten jakitera, eta hitzarmenik ez bada sinatzen 2014a baino lehen eskualdean asko igarriko dela ohartarazi zuten, industriak hemen daukan pisuagatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!