Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna da. Egun horren harira, orain hiru urte, Berbaro taldeak (Anbotok, Plateruenak eta Berbarok) Euskarak 365 egun kanpaina abiatu zuen, euskara urte osoan erabiltzearen aldeko aldarrikapena plazaratzeko.
Aurten ere kanpaina hori bista-bistakoa izango da Durangalde osoan, abenduaren 3an. Baina, aurten, lehenengoz, Topagunearen —Euskara Elkarteen Federazioaren— bidez Euskal Herrira zabalduko da mezua. Euskal Herriko askotariko eragileen laguntzagaz, herri eta eskualde askok bat egingo dute kanpainagaz.
Durangaldeko Amankomunazgoak ere pankartak ipiniko ditu Gaur ere euskararen eguna leloagaz.
Era berean, Berbarok \'Zergatik ez?\' euskararen erabilera soziala sustatzea helburu duen tailerrak antolatuko ditu Durangoko Udaleko Euskara Sailaren laguntzagaz. Abenduaren 2, 3 eta 4an izango dira. Doako izen-ematea berbaro.zergatikez@gmail.com helbidean egin daiteke.
EKINTZAK DURANGALDEAN
- ABADIÑO
- Azaroak 30:
- 11:30ean: Traña-Matienako kaleetan zehar ‘Korrika’.
- 12:00etan: Traña-Matienan kalejira Done Zezili koruarekin.
- 13:00etan: Peru Magdalenagaz, ipuin kontaketa Errotan.
- 16:00etan: Euskararen inguruan kafe tertulia, Mila Salterainek dinamizatuta, Txanportan.
- 17:00etan: Talde Batua eta Iluntze taldeen dantza saioa, Zelaietako plazan.
- 18:00etan: Herri jolasak, probalekuan.
- 21:00etan: Bertso afaria probalekuan
- Azaroak 30:
- BERRIZ
- Azaroak 29:
- 19:30ean: Bertso saioa, gaztetxean.
- Azaroak 29:
- Azaroak 30:
- 11:00etan: Umeentzako tailerrak, pilotalekuan.
- 14:30ean: Bazkaria, frontoian.
- Abenduak 1:
- 20:00etan: ‘Ez gara Palestinaz ari’ bertso saioa, Kultur Etxean.
- Abenduak 3:
- 19:00etan: Barry Barrez ‘Irish in Euskal Herria’, Kultur Etxean.
- 21:00etan: Berbalagun afaria, gaztetxean.
- Abenduak 4:
- Pirritx eta Porrotx, pilotalekuan.