Etxerik bako pertsonentzat aterpea zabaldu dute negurako

Anboto 2013ko abe. 2a, 08:32

Durangaldeko Amankomunazgoak etxerik bako pertsonentzat aterpea zabaldu du Durangon. Martxoaren 31ra bitartean eskainiko dute neguari aurre egiteko zerbitzua Errotagaña ostatuan: gaueko ostatua, garbitzeko zerbitzua eta gosaria eta afaria eskainiko dituzte

Durangaldeko Amankomunazgoak etxerik bako pertsonentzat aterpea zabaldu du Durangon. Martxoaren 31ra bitartean eskainiko dute neguari aurre egiteko zerbitzua Errotagaña ostatuan: gaueko ostatua, garbitzeko zerbitzua eta gosaria eta afaria eskainiko dituzte.

 

Azaroaren 25ean zabaldu zituen ateak neguko aterpeak. Durangaldeko Amankomunazgoko presidente Oskar Zarrabeitiak azaldu duenez, "neguko eguraldiari aurre egiteko nora joan ez dute pertsonei lo egiteko leku bat eskaintzea" da helburua. Zerbitzua eskaintzeko 17.946 euroko aurrekontua du amankomunazgoak.

 

Aterpeak hamar lagunentzako lekua dauka eta zerbitzu hori Durangoko eta Durangaldeko Amankomunazgoko gizarte zerbitzuen bitartez bideratuko da; baita Durangoko Udaltzaingoaren bitartez. Honako bi erizpide hauek hartuko dituzte kontutan aterpean sartzeko aukera eta zenbateko egonaldia izan dezaketen erabakitzeko: lehentasuna izango du amankomunazgoko herritarrek, eta, hasiera baten hiru eguneko egonaldia egiteko aukera izango dute; bakoitzaren egoeraren arabera negu osoan bertan aterpea hartzeko baimena ere ematea izango dute.  Durangaldeko Amankomunazgotik kanpoko herritarrek hiru gau egoteko aukera izango dute, abendutik martxora bitartean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!