Enpleguaren eta lan baldintzen aldeko mobilizazioak hasi dituzte

Anboto 2013ko aza. 29a, 13:19

Bizkaian A8 autobidearen kudeaketa daroan Gebisa enpresako lan taldeak mobilizazioak hasi ditu asteon, bai enpresari bai Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzeko euron enplegua eta lan baldintzak defendatzea

Bizkaian A8 autobidearen kudeaketa daroan Gebisa enpresako lan taldeak mobilizazioak hasi ditu asteon,  bai enpresari bai Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzeko euron enplegua eta lan baldintzak defendatzea.

 

Kabinako langileak ordezkatuko dituzten makinen bitartez "lanpostuak suntsitu" gura ditu enpresak, ohar baten salatu dutenez. Gaineratu dutenez, "herritarrei zerbitzu eskasagoa eskainiko zaio horren ondorioz, eta langileokin batera egoera horren kaltetu nagusi bihurtuko dira". Uda honetan eman ziotenA8 autobidea (Bizkaian) kudeatzeko ardura Gebisa enpresari eta "zentzugabea" deritze egindako plateamendua: makinak jartzea pertsonak ordezkatzeko. "Hala ere, areago eta txarrago iruditzen zaigu Bizkaiko Aldundiak milioi askotako lizitazioa eman izana makinaria kudeatzen saiatu behar den enpresa bat, gaur egungo zerbitzua okerragotuz, eta, ez hori bakarrik baita mugikortasun gitxiatua duten langileei autobidera sartzea oztopatuz ere".

 

Lan taldeak lan-hitzarmena defendatu gura du eta "hori blindatu lan erreformaren aurrean". Eta hori egiteko prest ez dagoela azaldu die enpresak langileei, nabarmendu dutenez. Hori kontraesanetan dator hil honetan Aldundiak egindako intrukzio teknikoagaz, horrek eskainitako zerbitzuak kudeatzen dituzten enpresei egindakoa hain zuzen be.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!