Amankomunazgoak eta udaletako euskara teknikariek kanpaina berria aurkeztu dute Euskararen Egunaren harira.
Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatuko da, eta Amankomunazgoak kanpaina propioa egingo du horren harira. Udaletxeetan eta Amankomunazgoko egoitzetan pankartak ipiniko dituzte, Gaur ere euskararen eguna lemagaz. Astebetez egongo dira eskegita. Horrela, euskara bultzatzeko eguna abenduaren 3a bakarrik ez, gainerakoak ere badirela aldarrikatu gura dute. Aldi berean, ordezkari politikoei eskatu diete euskararen presentzia kontuan hartzeko urtean zehar egiten dituzte politika eta ekintzetan.
Amankomunazgoko presidente Oskar Zarrabeitiak eman du kanpainaren berri, erakunde horretako eta udaletako teknikarien laguntzaz. Guztiek, euskararen inguruko batzorde berezi bat osatzen dute. zarrabeitiak esan du euskarak azken 30 urteotan eduki duen eboluzioa "eredugarria" izan dela. Baina, konpromisoak hartu behar dirla dio: "Elebitasun orekatura iristeko lan handia egin behar da oraindik".