Bizkaiko metalgintzako hitzarmena, bizirik

Anboto 2013ko aza. 28a, 18:59

LAB sindikatuak esan du epaitegiak arrazoia eman diela, eta hitzarmen horrek indarrean jarraituko duela. Zenbait iturritatik zabaldu zen uztailaren 7az geroztik hitzarmenak balio barik geratuko zirela, baina LABek salaketa ipini zuen. Epaia positiboa dela uste du sindikatuak, Durangaldean metalgintzak daukan eraginagatik

LAB sindikatuak esan du Lan Arloko epaitegiak arrazoia eman diela, eta hitzarmen horrek indarrean jarraituko duela. Zenbait iturritatik zabaldu zen uztailaren 7az geroztik hitzarmenak balio barik geratuko zirela, baina LABek salaketa ipini zuen. Epaia positiboa dela uste du sindikatuak, Durangaldean metalgintzak daukan eraginagatik.

 

LABen arabera, metalgintzako Bizkaiko enpresen federazioak hitzarmena balio bakotzat hartu zuen uztailean. Horregatik, enpresa askok beharginei esan die lan baldintza haiek ez zituztela erabiliko aurrerantzean. "LABek demanda bat aurkeztu zuen, aintzat har dadin 2001-2003ko Bizkaiko Metalgintza Hitzarmenak eraginkortasun orokorra duela, eta hortaz, nahitaez bete behar dela sektoreko enpresa guztietan eta eragin guztietarako indarrean dagoela". Beraz, hemendik aurrera ere, enpresek hitzarmen hori aplikatu beharko dute, "estatu mailako oinarrizko araudia zein Langileen Estatutuaren erabilpena baztertuz".

 

Epaia positiboa da LABentzat, baina oraindik borroka egin beharko dutela diote. Euren helburua, oraingo baldintzak oinarri lez hartu eta hitzarmen hobe bat lortzea izango da, erreformatik babestuko dituena. Gainera, sektoreko eta enpresa mailako hitzarmenak eskuratzea gura dute. Sindikatuak adierazi du, metalgintzan bere lehentasuna negoziazio kolektiboaren eskubideari eustea dela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!