Libre Eguna, epaiketen aurrean elkartasuna adierazteko eguna

Anboto 2013ko aza. 18a, 08:41

Durangon eta Iurretan garatuko dituzte Libre Eguneko ekintzak, azaroaren 23an

Durangon eta Iurretan garatuko dituzte Libre Eguneko ekintzak, azaroaren 23an. \"\"

 

Azaroaren 23an Libre Eguna ospatuko dute Durangon eta Iurretan. Urriaren 14az geroztik 76 euskal herritar epaitzen dabiltza Auzitegi Nazionalean, Segi eta Herriko tabernen auzietan, eta auzipetuei elkartasuna adierazi gura diete. Enrike Alaña durangarra, Eñaut Aiartzaguena iurretarra eta Ibai Esteibarlanda elorriarra dira auzipetuetako batzuk. Zortzi eta sei urteko kartzela zigorrak eskatu dituzte eurentzat. Gainera, 110 elkarte ixteko arriskuan daude; Durangoko Intxaurre da horietako bat. Intxaurreko Ibon Azueta Txutxi ere egon behar izan da Madrilen, baina beste elkarteetako kideen antzera, bera ere ez dago auzipetuta. Alañak, Azuetak eta Aiartzaguenak ere egin dute Libre Egunerako deialdia.

 

Epaiketak alde batera utzi, eta konpromisoak hartzeko eta konponbidearen alde egiteko garaia dela uste dute antolatzaileek. Elkartasun keinuaz gainera, epaiketen gastuei aurre egiteko dirua batu gura dute.

 

 


EGITARAUA

 

Iurretan

  • 11:30 Ume jolasak, Dantzarin.
  • 12:30 Kantu-poteoa.

 

Durangon

  • 11:30 Puzgarriak eta pintxoak, Andra Marin.
  • 15:00 Herri bazkaria.
  • 18:30. Kalejira zaratatsua.
  • 21:00. Kontzertuak Intxaurren: Exaixu eta DJ Bull.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!