Mundu mailako \'Movember\' kanpainagaz bat egin dute hainbat gizonek.
Durangaldeko hainbat gizonek bibotea utzi dute. Herritarren arreta deituta prostata eta barrabiletako minbizien kontra sentsibilizatzea da euren helburua. Mundu mailan azaroan garatzen den Movember kanpainagaz bat egin dute horrela. Asko kirolariak dira. Esaterako, Elorrioko eta Durangoko errugbilariak. Duela hamar urte Australian sortu zen kanpaina, eta nagusiki errugbi munduan zabaldu izan da. Azaro osoan edukiko dute bibotea.