'Gure esku dago' aurkeztuko dute

Anboto 2013ko aza. 15a, 08:55

Bihar aurkeztuko dute erabakitzeko eskubidearen inguruko dinamika, Plateruenean, 11:30ean

Bihar aurkeztuko dute erabakitzeko eskubidearen inguruko dinamika, Plateruenean, 11:30ean.

 

Bihar goizean Gure Esku Dago dinamika aurkeztuko dute, Plateruena Kafe Antzokian. Dinamika hori Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen alde sortutako egitasmoa da, eta 2014ko ekainaren 8rako mobilizazio erraldoia deitu dute: Durango eta Iruñea lotuko dituen giza katea. Mobilizazio horren inguruko ekitaldia izango da biharkoa. 11:30ean hasiko da.

 

Sektore ugaritako politikariek eta pertsona ezagunek babestu dute dinamika berria. Giza kate horretan parte hartzeko deia egin dute dagoeneko, eta www.gureeskudago.net atarian eman behar da izena. Durango eta Iruñea artean bakoitza non egongo den ere aukeratu ahal da formulario bat beteta.

 

Dinamikaren sustatzaileen artean, Gazta zati bat dokumentalaren egileak daude, baita Berrizko Kantxa zati bat ekimenekoak ere. Azken horien izenean Jabier Azpitarte EAJko alkate ohiak egingo du berba bihar.

 

Kanpainaren promoziorako abesti bat egin dute Kepa Junkerak eta Eñaut Elorrietak, Kirmen Uriberen letra erabilita. Abesti hori bideoklip bategaz zabaltzen dabiltza, eta dozenaka kulturgilek parte hartu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!