Mercadonak supermekatua zabaldu gura du Durangaldean

Anboto 2013ko aza. 8a, 12:29

Eskualdeko hainbat leku aztertzen dihardute, supermerkatua non kokatu erabakitzeko

Eskualdeko hainbat leku aztertzen dihardute, supermerkatua non kokatu erabakitzeko.

 

Mercadona enpresak Durangaldean supermerkatua zabaltzeko asmoa du. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 25 denda zabaldu gura dituzte, eta horietako bat eskualdean kokatzea dute helburu. Mercadonako iturriek baieztatu dutenez, supermerkatua eraikitzeko hainbat leku aztertzen dabiltzan arren, oraindik ez dute erabakia hartu.

 

Supermerkatu formatua izango lukeela azaldu du enpresak: janaria, edariak, maskotentzako janaria eta higiene eta garbiketarako produktuak izango lituzke. Beraz, etxetresnarik, arroparik edo libururik ez lukete salduko. Salmentarako 1.500 metro koadrodun espazioa izatea aurreikusi dute, eta baita biltegi lanak eta bestelakoak egingo lituzkeen beste gune bat. Aparkalekua ere izango luke.

 

1.453 supermerkaturekin, 15 autonomia erkidegotako 46 probintziatan dihardu, gaur egun, Mercadonak. Guztira, 70.000 pertsona baino gehiagok egiten dute lan enpresa horretan.

 

Enpresa proiektuak

Aste hauetan Durangaldean martxan ipiniko diren beste enpresa proiektu batzuk ezagutzera eman dituzte. Abadiñoko Murueta auzoan, bata bestearengandik oso gertu, bi hanburgesategi ezagun zabalduko dituzte: Hiper Eroskin Burger King eta Graficas Berriz zegoen lekuan McDonald’s.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!