Bizkaiko Emakume Enpresari eta Zuzendarien elkarteak eta Durangaldeko Amankomunazgoak antolatuta emakume enpresarien topaketa egingo dute bihar, urriaren 30ean. Durangon, Durangaldeko Behargintzaren egoitzan egingo dute jardunaldia 09:30etik 14:30era. Lehenengo biderrez antolatu dute.
Durangaldeko lehenengo emakume enpresarien topaketa horretan parte hartuko duten emakumeek "euren arteko hartu-eman enpresarialak ezagutzeko eta sendotzeko aukera izango dute; giro ezinhobean". Horrela azaldu du oskar Zarrabeitia Durangaldeko Amankomunazgoko presidenteak. Euren enpresen esperientziak azaltzeko hamar minutu izango dituzte parte hartzaileek. Amaitzeko luntxa ere izango dute.
Emakundek antolatutako Berdintasunaren Foroaren barruan kokatzen da topaketa hori. Berdintasuna: pertsonen eskubide bat, gizartearentzat onuragarria lelopean antolatuta foroa da hori; aurten hamargarren aldia du. Horren haritik, urrian zehar bi sexuen arteko berdintasuna jorratzeko askotariko ekintzak antolatu izan dituzte urrian. Lehenengo aldia da Durangaldean topaketa hau antolatzen den lehenengo aldia da.