Durangaldeko DBHko ikasleei zuzenduta, film laburrak egiteko ikastaroa antolatu du Durangaldeko Merinaldeko euskara zerbitzuak. Izena emateko epa azaroaren 4ra arte luzatu dute. Horrela jakin eragin dute antolatzaileek.
Ikastaroak doakoak izango dira, baina 20€ko fidantza bat ordaindu beharko da (asistentzia bermatu ondoren itzuliko dena). Izena emateko aukera bi daude: izen emate orria bete eta bankuagiriarekin batera Durangaldeko Behargintzara eroan daiteke 08:00ettatik 15:00ak bitartean, bestela, agiriak eskaneatu eta honako helbidera bidali daitezke: euskera.mdurango@bizkaia.org. Izen-emate orriak Durangoko Behargintzan daude eskuragai eta ikastetxeetan ere banatu dira. Informazio gehiago:www.durangaldeaeuskaraz.eu ; euskera.mdurango@bizkaia.org edo 946232522 telefonoan.