Bizidun elkarteak, Durangaldeko nagusien elkarteak, hiru berbaldi antolatu ditu datozen asteetarako. Lehenengoa hilaren 30ean izango da: Hiritargoarentzat bizikidetza.
Josu Novo piskologoak eskainiko du. Azaroaren 6an Pello Sarasuak egingo du berba, eta azaroaren 13an Marisa Iglesiasek. Berbaldiak 16:30ean izango dira, Behargintzaren egoitzan.