Estraburgok indargabetu duen 'Parot doktrina' Durangaldeko hiru presori aplikatu izan diote

Anboto 2013ko urr. 21a, 13:22

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak, egunerokoan Estrasburgokoa deritzona, \'Parot doktrina\' baliogabetu du. Durangaldeko hiru presori aplikatu izan diote \'Parot doktrina\': Felix Zabarte eta Antton Lopez elorriarriarrei eta Ramon Aldasoro otxandiarrari. Gaur kaleratutako sententzia horren gaineko balorazioa egin eta nola aplikatu erabakitzeko barikurako deitu dute Auzitegi Nazionaleko Zigor aretoaren osoko bilkura

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak, egunerokoan Estrasburgokoa deritzona, \'Parot doktrina\' baliogabetu du. Durangaldeko hiru presori aplikatu izan diote \'Parot doktrina\': Felix Zabarte eta Antton Lopez elorriarriarrei eta Ramon Aldasoro otxandiarrari. Gaur kaleratutako sententzia horren gaineko balorazioa egin eta nola aplikatu erabakitzeko barikurako deitu dute Auzitegi Nazionaleko Zigor aretoaren osoko bilkura.

 

Estrasburgok atzera bota du Espainiak eta \'Parot doktrina\' ezarri izana giza eskubideen kontrakoa dela ebatzi du. Aho batez erabaki du 2008tik legez kanpo dagoela preso Ines del Rio. Arrazoia eman dio Tafallako presoari. Beraz, aske utzi beharko dute "lehenbailehen" eta 30.000 euro ordaindu beharko dizkiote.

 

Parot doktrina aplikatu izan diete baita Zornotza bi presori be: Iñigo Akaiturri eta Juan Jose Legorburu.

 

2006an hasi ziren Espainiako auzitegiak 197/2006 doktrina ezartzen. Kartzela zigorren gaineko interpretazioa aldatu zuten, eta hainbat presori eragin die neurriak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!