Greba batean parte hartzeagatik sei lagun epaitu dituzte

Anboto 2013ko urr. 17a, 13:37

Iazko martxoko grebaren harira izan da epaiketa

Iazko martxoko grebaren harira izan da epaiketa.

 

“Grebarako dugun eskubidea kriminalizatu nahi dute”. Berba horiek erabili ditu LABek atzo Durangon sei grebalariri egindako epaiketa kritikatzeko. Durangaldekoak eta Arratiakoak dira. Iaz, martxoaren 29an egindako greba orokorraren harira epaitu dituzte. “Ez da pertsona batzuek egin zuten zer edo zer epaitzeko saioa. Gu guztiok epaitu gaituzte”. LABen ustez, langile mugimendua kriminalizatzeko nolabaiteko saiakera ari da gertatzen azken urteetan. Sindikatuak ohartarazi du atzokoa ez dela Euskal Herrian jazo den epaiketa bakarra.

 

LABen ustez, instituzioek eta patronalak zigor bikoitza ezartzen diete beharginei: “Arau kolektiboaren bidez denon eskubideak zapaltzen dituzte, eta bestalde, inposatutakoaren aurka protestatzen duenari zigor indibiduala ezartzen diote”.

 

Horrelako “muntaiak” amaitzea, eta greba eskubidea errespetatzea eskatu du LABek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!