Abadiñoko Atxarte egoitzan dauden ezindu pisikikoak Astolako igerilekuetara joango dira hemendik aurrera.
Amankomunazgoak eta egoitzako zerbitzua kudeatzen duen Gorabide elkarteak hitzarmena sinatu dute egitasmo hori bideratzeko. 5.000 euro jasoko ditu Gorabidek, Amankomunazgoko arduradunek prentsa oharrean azaldu dutenez. Akordio hori aho batez onartu zen azkeneko osoko bilkuran.
Norabidea, gizarteratzea
Uretako ekintzek osasunean hobekuntzak ekartzen dituztela frogatuta dagoela esan du Oskar Zarrabeitia Amankomunazgoko presidenteak. Kasu honi dagokionez, ezinduak gizarteratzeko ere balioko dutela uste du.