Hiru edukiontzi erre dituzte asteburuan Iurretan

Anboto 2013ko urr. 15a, 11:54

Durangaldeko Amankomunazgoak \"negargarria\" deritzo Iurretan hiru edukiontzi erre izana. Zabor edukiontzi bat erre dute hilerrirako bidea, eta, San Andres auzoan, berriz, zabor eta bilketa selektiboko bi edukiontzi erre dituzte; auzoko postontziak ere erre dituzte. Asteburuan erre dituzte edukiontziak

Durangaldeko Amankomunazgoak "negargarria" deritzo Iurretan  hiru edukiontzi erre izana. Zabor edukiontzi bat erre  dute hilerrirako bidea, eta, San Andres auzoan, berriz, zabor eta bilketa selektiboko  bi edukiontzi erre dituzte; auzoko postontziak ere erre dituzte. Asteburuan erre dituzte edukiontziak.

 

\"\"

 

Hilerrirako bidean erretako zabor edukiontzia  joan zen uda aurretik jarri zuen Garbiker enpresak, gaikako bilketa sustatzeko helburuagaz. Ez da lehenengo aldia San Andres auzoko bi edukiontziak erretzen dituztela. Duela aste batzuk ere erre zuten edukiontzi bat, amankomunazgoko arduradunak jakin eragin dutenez.

 

Oskar Zarrabeitia Durangaldeko Amankomunazgoko presidentearen berbetan, "gertaera hauek  egunero egiten dugun lana kaltetzen dute eta mankomunitate zein udaletxeei kostu ekonomiko garrantzitsua eragiten die. Horrelako gertaerak ahaztuta zeudela uste genuen, baina, dirudienez tinko egon behar gara ostera ere ez gertatzeko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!