Herrira-ren kontrako operazioa kritikatu dute EAJ, Bildu eta Aralarrek

Anboto 2013ko urr. 7a, 12:06

Euskal Herriko konponbide prozesuan atzeraldia suposatu duela diote alderdiek: \"Oinarrizko eskubideen etengabeko zapalketak ez dira inolaz ere lagungarri gure Herriak behar duen soluzio bilaketarako\"

Euskal Herriko konponbide prozesuan atzeraldia suposatu duela diote alderdiek: "Oinarrizko eskubideen etengabeko zapalketak ez dira inolaz ere lagungarri gure Herriak behar duen soluzio bilaketarako".

 

Bariku arratsaldean egindako bozeroaleen batzarrean adierazpen bateratua onartu zuten EAJ, Bildu eta Aralarrek. Euren ustez, Espainiako Gobernua \'dena da ETA\' tesia aktibatzen dabil, eta estrategia politiko eta judizial hori txarretsi dute, "ETAren ekintzak irauten duen ideia berreskuratu nahian dabilelako". Gogoratu dute urte bi pasa direla ETAk jardun armatua behin-betiko eten zuenetik. Herritarren iritziaren kontrako operazioa ere badela uste dute: "Giza eskubide guztien onarpenean eta defentsan oinarrituz, demokrazia eta bakea garatuz eta herritarren borondatea oinarritzat hartuz eraiki behar dela, herri honen gehiengoak aspaldi egindako hautua da".

 

Preso eta iheslarien eskubideen defentsa ez duela Herrirak bakarrik egin ohartarazi dute: "Euskal Herriko erakundeek eta gizartearen gehiengo nabarmenak euskal presoak jasaten ari diren oinarrizko eskubideen urraketak behin eta berriz salatu dituzte". Alderdiek, "Euskal herritarron eskubide zibil eta politikoen errespetua" eskatu zuten barikuko oharrean, eta atxilotuak askatzea ere exijitu zuten -guztiak daude kalean, auzipetuta-.

 

Barikuko mobilizazioak

Bestalde, asteburuan hainbat protesta ekitaldi egon dira operazioa salatzeko. Indartsuena Bilbokoa izan da, zapatuan milaka lagun batu ziren-eta manifestazioan. Baina, barikuan herririk herri ere egin ziren ekimenak. Durangon, kontzentrazioak eta manifestazioa egin zituzten ia 300 lagunek. Elorrion, giza-katean batu eta argazkia
atera zuten 430 lagunek. Abadiñon, 130 lagunek kalejira egin zuten Traña-Matienan. Berrizen eta Zaldibarren ere kontzentrazioak burutu zituzten.

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!