Gaurko hainbat deialdi Herrira-ren aurkako operazioa salatzeko

Anboto 2013ko urriaren 4a

Gehiengo sindikalak deitu ditu mobilizazioak goizean. Arratsaldean ere herririk herri egingo dituzte protestak

Gehiengo sindikalak deitu ditu mobilizazioak goizean. Arratsaldean ere herririk herri egingo dituzte protestak.

 

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT eta CNT sindikatuek mobilizazioak eta geldialdiak deitu dituzte gaur eguerdirako. 13:45etik 14:15era kontzentratuko dira Durangoko Herria elkartearen aurreko biribilgunean, Abadiñoko Alkoa aurrean, Atxondoko Femosa aurrean eta Zornotzako Alcoa parean. Estampacionesen aurrean 12:30ean izango da protesta. Bestalde, Mallabia, Zaldibar, Iurreta, Elorrio eta Abadiñoko udaletxeetako beharginek ere irtengo dute kalera, 12:00etan, udaletxe aurretan. Durangon, Andra Marin egingo da mobilizazioa ordu berean.

 

Arratsaldez, herririk herri deitu dituzte protestak. Durangon, 19:00etan, kontzentrazioak egingo dituzte Eroskiko biribilgunean, Landakoko osasun etxearen parean, Herria elkartearen aurrean eta Iurretako mugan. 20:00etan manifestazioa irtengo da Andra Maritik. Abadiñon, 19:30ean \'kalejira urdina\' egingo dute Traña-matienako Bodeguilla paretik. Berrizen kontzentrazioa 19:00etan, Olakuetan. Elorrion, giza katea egingo dute 19:30ean plazan, eta 20:00etan argazkia aterako dute.

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!