Eskualdeko ondarea erakusteko bisita gidatuak eta berbaldiak

Anboto 2013ko ira. 30a, 08:54

Durangaldeko zortzi herrik bat egin dute Europako Ondare Jardunaldiekin: Durango, Berriz, Elorrio, Garai, Iurreta, Mañaria, Otxandio eta Zaldibar

Durangaldeko zortzi herrik bat egin dute Europako Ondare Jardunaldiekin: Durango, Berriz, Elorrio, Garai, Iurreta, Mañaria, Otxandio eta Zaldibar.

 

Atzokoa biharko izenburuagaz Bizkaiko Aldundiak bultzatutako Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko du Durangaldeak. Durangoko egitaraua turismo bulegoak prestatu du. Gerediaga Elkarteak eta Urkiola Landa Garapenak berriz, gainerako herrietako ekitaldi sorta koordinatu dute: Berriz, Elorrio, Garai, Iurreta, Mañaria, Otxandio eta Zaldibar.

 

Antolatzaileen esanetan, “helburua da, normalean itxita egoten diren monumentuak jendeari erakustea edo irekiak egoten direnetan jarduerak egitea”. Ekitaldietan parte hartzeko izena eman beharra dago Durangoko Turismo Bulegoan (946033938) eta Gerediagan (946818066) .

 

  • Otxandio 
    Urriak 4, 
    Plaza nagusia: euskal agora.  Hitzaldia (Iñaki Uriarte)+diaporama
    Urriak 5,
    Hiribildua biltzen bisita gidatua
    Urriak 26,
    Herritarren espazio publikoa. Berbaldia
  • Garai 
    Urriak 6,
    Momoitoko San Juan nekropolia, bista gidatua+hitzaldia
  • Zaldibar 
    Urriak 12-13 
    Auzolandegia Zaldibarko dorrean
  • Mañaria 
    Urriak 19,
    Harginak: historia idazteko modu bat. Berbaldia (Mikel Campo+erakustaldia (Karmel Aranguena)+bisita gidatua+organo kontzertua (Jesús Ruiz)
  • Iurreta 
    Urriak 20,
    Goietara ibilaldia. Ertzille, berreskuratutako garaia. Bisita gidatuak
  • Elorrio 
    Urriak 20,
    Sortzez Garbiaren elizako erretaulak, bisita gidatua+hitzaldia (Javier de Miguel)
    Urriak 26,
    San Agustin Etxebarria elizako erretaulak. Bisita gidatua+hitzaldia (M. Urrutikoetxea eta R. F. Amezua)
  • Berriz 
    Urriak 27,
    Eraldatutako udaletxeak. Berrizko San Pedro baseliza: memoriaren lekuko arkeologikoa. Bisita gidatuak 
  • Durango 
    Urriko labunbatetan bisita gidatuak
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!