Bizkaibuseko grebak eragina eduki du

Anboto 2013ko ira. 27a, 11:57

Sare berria gestionatzeko esleipena martxan dago

Sare berria gestionatzeko esleipena martxan dago.

 

Bizkaiko Foru Aldundiak autobus garraioaren sarea birmoldatuko du, eta horrek beharginen protestak ekarri ditu. Hamabost linea kendu gura dituzte, eta horrek enplegu galera zein kalitatearen jaitsiera dakartzala ohartarazi dute langileek. 300 lanpostu kolokan daudela diote. Gestioaren esleipena martxan dago, eta hori geratzea gura dute ELA, LAB, CCOO eta USO sindikatuek.

 

Martitzenean geldialdiak egin zituzten, eta atzo greba. Bizkaibusen erabiltzaileek igarri dute eragina; martitzenean, esaterako, autobusari ordubetez itxaron zioten hainbatek.

 

Izurtza eta Mañarira

Hamabost linea kendu, eta beste batzuen ordutegia murriztu egingo direla esan dute sindikatuek. Gainera, leku berrietara heltzeko linea batzuk bateratuko dituzte. Hori gertatuko da Bilbo-Durango lineagaz. Planaren arabera, Izurtza eta Mañarira helduko da autobus hori.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!