Urriaren 9an hasiko da Amankomunazgoko Drogomenpekotasun sailak eratu duen tabakoa uzteko ikastaro berria. Zortzi batzarretan parte hartuko dute erretzea alboratu gura duten langun horiek.
Talde bitan banatuko dute ikastaroa, ordutegiaren arabera: bata eguazten goizetan izango da, eta bestea eguen arratsaldetan. Hamabost eta hogei lagun arteko taldeak izango dira, azaldu dutenez. Izena eman gura dutenek urriaren 4ra arte izango dute aukera, 94 620 05 20 telefonora deituta, edo prevencion.mdurango@bizkaia.org helbidera idatzita. Hogei euroko kostua dauka.
Emaitzak Azken ikastaroan jasotako emaitzak argitaratu ditu Drogomenpekotasun sailak. Martxoa eta ekaina bitartean garatu zen, eta 34 lagunek parte hartu zuten. Horietatik 26k tabakoarekiko menpekotasuna gainditu dutela azaldu dute antolatzaileek.