Kontsumoko arbitraje-sistemari atxikitzea proposatuko die Dendak Bai Durangaldeko merkatari elkarteak bazkide diren komertzioei. Kontsumitzaileen eta enpresen arteko gatazkak konpontzeko tresna da hori.
Kontsumoko arbitraje-sistema bezeroekin sortu daitezkeen arazoak konpontzeko tresna "sinplea" eta "azkarra" da. Gehienez sei hilebeteren barruan konpondu daiteke sortuko arazoa, justizi-auzitegietara jo gabe. "Eraginkorra" be bada. Izan be, arbitraje-organoak "inpartzialak" dira, "eta nahitaez bete behar den ebazpena ematen du". Horrela jaki eragin dute Dendak Bai elkarteko ordezkariek. Ebazpen horrek epao judizial baten balio bera du, gaineratu dutenez.
Kontsumoko arbitraje-sistema hori doakoa da. "Enpresak ez du ezer ordaintzen sistemari atxikitzeagatik, ezta zerbitzuak erabiltzeagatik ere ez.
Zalantzak argitu guraz gero 94 681 81 42 telefonora deitu daiteke; bestela, gatcdurango@masdendak.com edo comercio@masdendak.com helbide elektronikoetara mezua bidali.