Euskotrenek urteko bonua murriztu izana salatu dute

Anboto 2013ko ira. 5a, 12:01

26 urtetik beherakoek urteko bonuagaz 388 euro ordaintzen zuten; hilabeteka ordainduta, orain, urtero 539,80 euro ordaindu behar dituztela diote

26 urtetik beherakoek urteko bonuagaz 388 euro ordaintzen zuten; hilabeteka ordainduta, orain, urtero 539,80 euro ordaindu behar dituztela diote.

 

Tren erabiltzaile batzuek erreklamazioa jarri dute Euskotrenek Durangon duen bulegoan. Kexu dira konpainiak urteko bonua kendu duela-eta. Bizkaiko erabiltzaileen bederatzi erreklamazio jaso dituzte.

 

Bonua desagertzean egunero bidaiatzen dutenek ordaindu behar duten kopurua nabarmen igo dela dio ikasle baten amak: “Iazko irailean, Durangotik Bilbora trenez joateko, 388 euroan erosi zuen urteko bonoa nire alabak. Aurten, bono hori desagertu eta hileko bonoak jarri dituzte, beraz, 26 urtetik beherakoek hileko 44,15 euro ordaindu behar dituzte. Hau da, 539,80 euro urteko”. Urte batetik bestera, egunero trena hartu behar duten 26 urtetik beherako gazteek 150 euro gehiago ordaindu behar dituzte bonuekin hilabetero-hilabetero.

 

Euskotrenek jakitera eman duenez, “Gipuzkoan Mugi eta Lurraldebus, eta Bizkaian Barik txartelen tarifa koordinazio sistema berrian sartzearen ondorio da” urteko bonuaren desagerpena.“Konpainiak, sistema horiek bultzatu dituzten erakundeekin batera, bidaia-txartel bakarra bultzatzeko lurralde politiketara egokitzeko konpromisoa hartu du”. Helburua bonu sistema murriztea eta sinplifiatzea izan dela dio Euskotrenek. Gogoratu dutenez, Barik txartela “diru zorro” bezala erabili daiteke, eta urteko bonua, ostera, urte osorako kontratatzen zen, “erabili zein ez erabili.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!