Hurrengo urteetan saharauiak etxean hartzeko deia egin dute

Anboto 2013ko ira. 1a, 08:19
Joan dira etxera uda Durangaldean pasatu duten saharauiak. Joan zen barikuan prentsaurrekoa eskaini zuen Herria elkarteak, ekimena baloratzeko. Orokorrean ondo joan da guztia. Baina, hurrengo edizioei begira daude kezkatuta.

Angel Longartek dio 2010etik hona beherantz datorrela saharauiak etxean hartzen dituen familien kopurua, eta horregatik, alarma deia egin du. Bestalde,urritasunak dauzkaten beste zortzi ume ere etorri dira Izurtzara, Rio de Oro-Durango ekimenaren bidez. Mikel del Arco antolatzaileak esan du espero baino hobeto irten dela, eta datozen urteetan errepikatzeko gogoa dutela. Umeek ere hobekuntzak izan dituzte hemengo klima, osasun arreta eta babesagatik. 50 bolondres baino gehiago ibili dira lanean, 24 orduko zaintza bermatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!