Herrialde mailako hitzarmenen alde mobilizatu da LAB

Anboto 2013ko uzt. 5a, 10:50

Atzo lanuzteak deitu eta kontzentrazioak egin zituen LAB sindikatuak. Espainiar Gobernuak egindako Negoziazio Kolektiboaren Erreforma aplikatzen bada, hainbat sektore, enpresa eta behargin hitzarmenik barik geratuko dira domeka honetan, uztailaren 7an.

Atzo lanuzteak deitu eta kontzentrazioak egin zituen LAB sindikatuak. Espainiar Gobernuak egindako Negoziazio Kolektiboaren Erreforma aplikatzen bada, hainbat sektore, enpresa eta behargin hitzarmenik barik geratuko dira domeka honetan, uztailaren 7an.

 

"Herrialde mailako hitzarmenak sektore osoaren gutxieneko erreferentzia dira. Hauek desagertuz gero, sektore horretan lan egiten duten lagun guztien lan baldintzak okertuko lirateke". Berba horiek erabili ditu LABek egoeraz ohartarazteko. Horregaz batera, enpresa hitzarmenen garrantzia gogoratu du: "Sektore hitzarmenak mundu guztiarentzako oinarria finkatzen du, baina oinarri horretako edukiak enpresetan hobetu ahal ditugu; horrela egin izan dugu Euskal Herrian". Horregatik, erreferentziazko hitzarmen barik enpresetakoak kaltetuko liratekela uste du sindikatu abertzaleak. Horren harira, ELA kritikatu du, bere arabera enpresetako hitzarmenen alde egiten dabilelako bakarrik. LABen ustez, herrialde mailako hitzarmen barik behargin batzuk babestuko dira, baina gehiengoa ez. "100 enpresa hitzarmen sinatu dituztela esaten dute. Baina honek 10 langile baino gehiagoko enpresen %1 baino ez du suposatzen. Zer gertatzen da gainontzeko %99arekin? Zer gertatzen da herrialdeko sektore hitzarmenaren menpe guztiz dauden langileen %90arekin?".

 

LABen iritziz, borroka eta mobilizazioa dira negoziazio eremuak mantentzeko bide bakarrak. Horregatik deitu zituen atzo kontzentrazioak, eta egunotan deituko direnetan parte hartzeko deia ere egin du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!