Oporraldia bertan pasatzeko, hemen dira umeak. Durangon Herria auzo elkartearen ekimenez, eta Elorrion Lajwad elkartearen lanari esker etorri dira ume saharauiak aurten ere. Harrera egin diete bi herrietako udaletan.
Abuztuaren amaierara arte Durangaldeko familietan egongo dira ume saharauiak. Ongietorria eman diete Durangoko Udalean pasa den barikuan, eta Elorriokoan, atzo. Elorrion, motxila bana oparitu diete eskola materialagaz.